Entradas

BERE ALBOAN

BERE ALBOAN Ikusi nuen lehen unetik jakin nuen bera zela, bizitza osoa pasako nuela bere alboan. Egunero ordu berean esnatzen gara, fereka batzuk ohean eta nik mantatik tira egiten dut goizeko hotzak bere azal leuna jotzen utziz. Logelako atea zabaltzen dut eta atzetik etortzen zait, gosaltzeko ordua da eta berak katilua eusten duen bitartean nik esnea bertan erortzen uzten dut. Ohitura bihurtu da goizetan kafea hartzea. Neguko lehen izpiak ageri dira zeruan eta haizeak belarrietan hitz samurrak xuxurlatzen ditu hauek gorriaraziz. Zu, hotzaren preso, berokiaren atzean ezkutatzen zara, nik aterkia eusten dudan bitartean. Larunbata da gaur, eta gure loradenda zabaldu behar dugu. Herri txikia den arren, jende askok erosten ditu loreak. Zuk lore sorta barruan sartuko ditugun zorion txartelak idazten dituzun bitartean, soilik zure begira egon naiteke ni. Hain polita zaude paper gainean bueltaka, dantzari fin horietako bat bezala, biraka. Tinta apur batez zikindu zara eta nik